Datuen pribatutasun-printzipioak

Ondorengo bost printzipioak Mozilla manifestutik datoz, eta honakoa azaltzen dizute:

  • gure produktu eta zerbitzuak nola garatzen ditugun
  • biltzen ditugun erabiltzaile-datuak nola kudeatzen ditugun
  • bazkideak nola aukeratu eta haiekin nola elkarreragiten dugun
  • gure publikotasunaren politika eta defentsa lana nola itxuratzen dugun
  1. Ezustekorik ez

    Erabili eta partekatu informazioa erabiltzailearentzat onuragarria eta gardena den era batean.

  2. Erabiltzaileen kontrola

    Garatu praktika onenen defentsa egiten duten produktuak, erabiltzaileek haien datu eta lineako esperientzien gaineko kontrola izan dezaten.

  3. Datuak, mugatuta

    Bildu behar duguna soilik, desidentifikatu ahal den heinean, eta ezabatu gehiago behar ez denean.

  4. Zentzuzko ezarpenak

    Diseinatu segurtasunaren eta erabiltzaile-esperientziaren arteko oreka burutsurako

  5. Defentsa sakonean

    Mantendu geruza anitzeko segurtasun-kontrol eta praktikak, hauetarik asko publikoki egiaztagarriak izanik.